Ganbara hau ez ohikoa da

hemen ez baitira ahaztutako altzariak eta trasteak pilatzen, hona datorren altzaria ez delako betirako geratzeko etortzen.

Ganbara izena, tailerra izana; bertan altzariak eta dekoraziorako objektuak eraberritu, zaharberritu eta dekoratu egiten ditugu. Tailerrean ideia eta proiektu askotarako lekua dago; batzuk gugandik sortuak, besteak zuek eskatutakoak.

Koloreak garrantzi handia du

ganbara berezi honetan. Margoa eta beste teknika batzuk erabilita, altzarien itxura aldatzen dugu. Horrela, erosi zenuenean bezainbeste maitatuko duzu berriro ere orain begi bistan ikusi nahi ez duzun altzaria, edota armiarmen kabi zen altzaria egongelako protagonista bihurtuko da.

Batzuetan, itxura kaxkarra azalekoa baino ez da, egur iluna zela uste genuena zikinkeria besterik ez… Altzari batzuek, behin zaharberrituta eta jatorrizko itxura berreskuratuta, harrituta utziko gaituzte!

Kolore, kolore…
baina ez beti

Bestalde, pinu eta pago egurreko altzari eta osagarriak ditugu

Tratatu gabeko egurra nahierara dekoratzeko, izan zure etxerako propio egindako altzaria, izan opari berezi baterako.