Altzari bakoitzaren atzean istorio bat dago.
Entzun ezazu.

Maite duzuna berreskuratu

Etxeko altzariak eraberritu

Gustuko duzuna nahierara moldatu

Maite duzuna berreskuratu

Etxeko altzariak eraberritu

Gustuko duzuna nahierara moldatu

Ganbaran-edo ahaztuta ditugun altzariak, edota oraindik ere erabili arren, jada erakartzen ez gaituztenak, haurtzaroko etxeko altzariak… Arrazoiak arrazoi, guk berreskuratu egiten ditugu, izaera berria ematen diegu edozein espaziotan berriz ere luzitzeko, berriz ere erabilgarri izateko.

Margoa ez ezik, bestelako dekorazio teknikak ere erabiltzen ditugu, eta nahierako akabera ematen diegu altzariei. Egurra zein kolorea, zeuk erabaki!

Zergatik eman beste aukera bat jada luze bizi izan diren altzariei?

  • Maite zaituen norbaitek, edo maite izan zintuenak, zure eskutan utzi zuelako.
  • Itxuraz gustuko ez baduzu ere, formaz polita delako eta, gainera, kalitate onekoa.
  • Zure bizitzaren parte delako.
  • Zure etxeko dekorazioarekin bat ez datorrela uste duzun arren, agian aldaketaren bat eginda…
  • Eraberrituta, munduan bat eta bakar bihurtu daitekeelako.
  • “Erabili eta bota” leloarekin aspertuta zaudelako.
  • Zabortegiak lepo daudelako bestela ere.
  • Izango duzulako hamaika motibo horretarako