Zerbitzuak

Berreskuratutako altzarien salmenta

Gutxien espero duzunean eta gutxien espero duzun lekuan aurki daiteke xarma berezia duen altzaria. Ez diogu itxurari erreparatzen, berezi egiten duen horri baizik. Poliki eta arretaz egiten dugu lan are bereziagoa izan dadin.

Altzariak berriztatzea eta zaharberritzea

Atzera bueltarik ez duen erabakia hartu baino lehen ekarri gurera zalantza eta kezka iturri bihurtu den altzari hori. Hitz egiguzu zure gustuez, nahiez, beharrez eta guk horretara moldatuko dugu. Parekorik ez duen pieza bihurtuko dugu.

Dekoratutako piezen salmenta

Dendaz denda ibili ondoren ez baduzu altzari egokirik aurkitu, edota ezohiko oparia baldin baduzu buruan, edota …, etorri gurera. Egurrezko altzari lagungarriak eta bestelako osagarriak ditugu zure nahi, gustu eta beharren arabera margotu eta dekoratu daitezkeenak.

Tailerrak

Iraupen laburreko tailerrak dira. Ez arduratu eskulanetan trebea ez bazara, edota margotzen ez dakizula uste baduzu. Ikasiko dituzu gauza berriak, baita pintzela txukunago erabiltzen ere agian, baina batez ere, lagunarte atseginean emango dituzu pare bat ordu eguneroko kezka eta kontuak alde batera utzita.

Aldi baterako erakusketak

Artistaz inguratuta gaude, gehienetan ez dugu haien berri, ordea. Oso gertukoek soilik izaten dute haien lana gozatzeko aukera eta guk badakigu jende gehiagok ere gustura ikusiko lituzkeela. Beraz, artista hauek animatu nahi ditugu beraien lana gu guztion esku jartzera.

Bertako artisau eta ekintzaileak

Bada jendea errealitate bihurtzen ari dena noizbait ametsa, erokeria, pentsaezina, … zirudiena. Gogor lan egin dute eta gogor lan egiten jarraitzen dute, horregatik Kolore Ganbaran lekutxoa dute lan horren emaitzaren berri emateko.

 

Idatzi, Gu Pozik!!

Kolore Ganbaran tailerra antolatu nahi al duzu edota zure lanak ikusgai jarri?

Idatzi, Gu Pozik!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>